ESZENA

Antzoki Ibiltaria, uztaileko asteburuetan Bilbon

Gurutze Beitia, Iñaki Maruri eta Mitxel Santamarinaren eskutik uztaileko larunbat eta igande guztietan, Antzoki Ibiltariak Bilboko kaleak zeharkatuko ditu.

Antzezlan ibiltari dibertigarri bat da, autobus turistikoan egina, hiriko gune enblematikoetatik pasatzen dena. Pasadizoz, kontakizunez, datu historikoz eta ukitu musikalez betetako ibilbide turistikoa Bilboko kaleetatik egingo da uztailaren 2tik 30era, larunbat eta igandeetan, 65 minutu inguruko iraupenarekin, eta eguneko 3 emanaldi egingo dira.

Antolatzaileek adierazi duten moduan. “Publiko guztientzako antzezlana, bilbotarrei zein turistei zuzendua. Ez galdu aire zabaleko ikuskizun ibiltariaren kultur-esperientzia txirene hau, umore eta musika ukitu batekin. Bilbainada ahaztezina!”

ANTZOKI IBILTARIA ekitaldiak ALSAren laguntza eta Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun arloaren laguntza izango du, eta autobus turistikoan (BILBAO VIEW CITY) egingo da.

Ekimenari buruzko datu guztiak: Antzoki Ibiltaria

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button