ESZENA

Antzezlan interesgarriak Leioan

Orotara Kultur Leioak 25 ikuskizun eta 28 emanaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Hauetariko 8 musikaren inguruan izango dira, formatu txikiko kontzertu bat, nagusientzako lau antzezlan eta hiru dantza ikuskizun, umetxoentzako bi eta umeei zuzendutako beste zazpi ikuskizun, musika, dantza, antzerki eta txontxongilo modalitateak jorratuz.

Jarduera hauetatik guztietatik antzerkia azpimarragarria da, izan ere, adin guztietarako interesgarri eta era askotakoak diren obrak eskainiko dira.

Lehen saioa, urriaren 5ean Samuel A. Taylorren Avanti () obra dibertigarria eskainiko du Traspasos K taldeak. Azaroaren 8an, Artedramak Xabier Mendigurenen testuetatik sortu den Publikoari gorroto antzezlana estreinatuko du. Azaroaren 23an, Teatro de La Abadíakoek, Teatre Lliurerekiko koprodukzioan, En la luna aurkezten dute. Azaroaren 25ean (18:00 Auditorium) txikiek Ali Baba eta 40 lapurrak (Borobil Antzerki Taldea) antzezlanarekin gozatu ahal izango dute. Azkenik, abenduaren 14an, Andaluziako La Zaranda konpainia ospetsuak, Antzerki Sari Nazionala, Nadie lo quiere creer antzezlana aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button