ARTEA

"Pasahitzak" jardunaldietan hitzaldi berriak

Azaroaren 4an, 19:00etan, Sexuaz, maitasunaz eta umoreaz izeneko ekimena burutuko dute Monica Mayer eta Maris Bustamantek ziklo berri honetan.
Mexikon bideoarte feministari buruzko komisariotza planteatzea munduko gauzarik errazena izan daiteke….. edo zailena. Hasteko, hiru misterio ebatzi behar dira: zer da bideoartea? Zer da feminista izatea? Eta zer da Mexiko? Ondoren, lanek eta komisariotzek beren ingurunean eta aurkeztuko diren testuinguruan beren ahotsa topatu behar dute. Hitzaldi honetan Monica Mayerrek erronka horiei buruz hitz egingo du, eta horrez gain, baita Pasahitzak 9an Vídeo a la mexicana. Sexuaz, -ez, maitasunaz eta umoreaz lanean aurkeztutako lanei buruz ere.

Monica Mayer performancearen eta grafika digitalaren aitzindaria da Mexikon, baita arte feministaren aitzindaria eta sustatzailea ere. 1983. urtean, Maris Bustamanterekin batera Polvo de Gallina Negra sortu zuen, Mexikoko arte feministaren lehen taldea.
Maris Bustamante performanceengatik ezagutzen da nagusiki eta Mexikon, AEBn, Latinoamerikan, Europan eta Japonian aurkeztu du bere lana.

Azaroaren 18an, 19:00etan, Haizea Barcenilla eta Saioa Olmoren txanda izango da. Elkarrizketa Dora Garcíarekin egoera esanguratsuen sorrerari, rolen egozpenari eta emozio-jolasetako partaidetzari buruzkoa izango da XEDEA: arkitektoaren lana deseraikitzea. Bereganatutako genero-jarraibideak desartikulatzeko estrategien bila izenpean. Geroago Dora Garciak Mezuak, jarraibideak, galderak hitzaldia egingo du.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button