ESZENA

“Antzerkiaren Mundu Eguna” ospatzeko ikusgarriak, Iruñean

Antzerkiaren Mundu Eguna martxoaren 27an ospatuko da, eta Iruñeko Civivox sareak ere bat egin nahi du ospakizunarekin, martxoaren 26tik 28ra, hainbat ikusgarri proposatuz.

Hala, gaur berton, martxoak 26, Iturramako Civivoxean, 19:00etan, Romeo y Julieta confinados izeneko bakarrizketa programatu da Iluna Producciones taldearen eskutik, eta Miguel Goikoetxandia egilearen parte hartzearekin. “Gaztela aldeko Antzerki Nazionalaren konpainia Romeo y Julieta Shakespeareren lan hilezkorraren entseguak egiten hasi da. Astebetera, Komendadorea iritsi da eta pandemia batez ohartarazi die; izurritea iritsita, denak konfinaturik daude. Horren ondorioz, prozesu latza hasiko da, hots, urrutiko entseguak, arinaldia, eta azkenean, estreinaldia, baina antzezle bakar bat dago prest lana lehendabizikoz emateko. Horrelako baldintza penagarrietan, antzezlaneko pertsonaia guztiak eginen ditu. Oso proposamen ganberroa da, ikusleei ere zuzenean mintzo zaiena, pikaroen tradizioa eta gaurkotasuna ederki uztarturik”.

Larunbatean, bi proposamen izango dira: Babian zaude! familientzako ikuskizuna, toki berean, 12:00etan, eta 18:00etan euskaraz, eta Antzerkiaren Mundu Eguna dela eta, agurra.
Azkenik, Kondestable Civivoxean, martxoaren 28an, 19:00etan, Iralei Teatro taldeak Ecos lorquianos egingo du. Bertan Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Txori Garcia Uriz eta Oier Zuniga arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button