BESTELAKOAK

Antzerkia, olerki errezitaldia eta abesbatzaren emanaldia Beran hil honetan

Hika Teatroak Aitarekin bidaian izeneko antzezlana taularatuko du hilaren 17an Berako Kultur Etxean 19:00etatik aurrera. Honatx obraren sinopsia: Aita eta seme bidaiariak elkarrekin bizitzera kondenatuak daude. Horrela eskatu zuen Patxiren ama hil aitzin bere aita zain zezan. Hau da ikuskizunaren abiapuntua. Patxi saiatuko da bere amaren nahia betetzen. Laster ohartuko da aita ez dela amak ezagutu zuen gizona, orain bestze bat dela, eri dagoela. Patxiren bizimodua infernu bilakatuko da. Bere aitaren zainketarekin eguneko harremanetan arazoak sortuko dira. Patxik ezin du gehiago.

Hilaren 22a berriz, olerki errezitaldia izango da Berako Musika Eskolako erabilera anitzeko aretoan 17:30ean. Ekimena Anasaps-ek antolatu du. Era berean, 24an, Berako Abesbatzak eta Txistulariek kontzertua eskainiko dute Kultur Etxean herriko Musika Eskolaren 30. urteurrena ospatzeko.

Azkenik, hilaren 30ean Liburuaren Eguna ospatuko dute Inguma taldeak gauzatuko duen haurrei zuzenduriko ikuskizunarekin. Ekitaldia Berako Herri Liburutegian egingo da 18:00etan.

Berako Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button