LITERATURA

“Liburu Egunak” ekimena, Gasteizen

Denok dakigunez, apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen da, eta data hori aitzakia hartuta, Gasteizen Liburu Egunak ekimena ospatzen ari dira. Hori dela eta, hainbat ekintza eta ikuskizun antolatu dituzte Goiuri jauregian eta hiriko beste toki batzuetan.

Egunotan idazle gonbidatuek hartuko dute protagonismoa. Hala, atzoko egunean, Marta Extramianak El caso de la patulea y un viaje a París lana aurkeztu zuen. Gaurkoan, Almudena Grandes Los pacientes del Doctor García lanaz mintzatuko da.

Biharko saioan, Rafa Ruedak Saio linbikoa eskainiko du, eta bertan literatura eta musikarekin batera emozioen gaineko zertzeladak emango ditu.
Apirilaren 19an, Ana Arregik Virginia Wolfen Gela bat norberarena liburuari buruzko hausnarketa egingo du. Ostean, Anezka konpainiak, liburu berean oinarriturik dantza ikuskizuna eskainiko du.

Nabarmendu nahi dugun beste ekitaldi bat apirilaren 25an izango da, Pilarreko liburutegian, 19:00etan. Uxue Alberdi nobela baten eraikuntzaz arituko da, eta Jenisjoplin eleberriaren idazlearekin batera Karmele Jaio izango da mintzakide.

Horretaz gain, asteburu honetan, apirilaren 21 eta 22an, Espainia plazan ohikoa den Liburu Azoka egingo da Arabako Liburu Saltzaileen elkarteak antolatuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button