MUSIKA

“Dama Beltzak” ikuskizunaz gozateko parada, Beran

Estitxu Pinatxo abeslari beratarraren eta Mikel Santxez gitarra-jotzaile lesakarraren eskutik, bihar,  otsailaren 2an, 18:00etan, Dama Beltzak proiektua ikusteko parada egongo da Berako kultur etxean.

Dama Beltzak ekimena musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei merezitako errekonozimendu xumea da. “Mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin gaurkotuko ditu bikoteak, eta ahazturan gera ez daitezen, bortz emakume ausart hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatuko dituzte. Estitxuren ahotsa oinarri hartuta, piano eta gitarra doinuek jantziko dituzte euren dama beltzen abestiak”.
Joan den irailean aurkeztu zuten mugimendu musikal eta soziala sustatu zuten emakumeen borroka ardatz duen Dama Beltzak proiektua, eta harrezkero, bikotea ari da lana hainbat txokotan erakusten.
Hurrengo hitzorduak honakoak dituzue: biharkoaren ondotik, hilaren 16an, Donostian izango dira; eta 24an, Arrasaten. Martxoaren 16an eta 23an, berriz, Andoainen eta Irunen egongo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button