ARTEA

Antzerkia, arte bizia, dantza eta instalazio artistikoak BLV-ART jaialdian

Apirilaren 18tik 28ra arte, Bilbo Zaharra auzoan (San Frantziskoko Udaltegian, Bilborock Aretoan, Berreginen Museoan eta Okela Sormen Laborategian) BLV-ART jaialdiaren aurtengo edizioa garatuko da, non antzerki fisikoa, arte biziak, dantza eta instalazio artistikoak bilduko diren. Guztira 13 proposamen antolatu dira.

Jaialdiak XVIII. edizioa aurkeztuko du aurten eta “proposamenez beteriko egitarau zabal eta anitza prestatu du egitasmo berritzaileez gozatu ahal izateko eta Bilboko auzoa kulturaren epizentroan bihurtzeko helburuarekin”. Ekimenaren bidez, “auzoari balioa eman nahi zaio, eta bide batez, Bilboko biztanle guztien begietara erakargarri bihurtu kulturaren bidez. Urteak igaro ahala, BLV-ARTen bitartez, Bilbo Zaharrean arte proposamen berritzaileenak aurkeztu dira bere diziplina guztietan, eta, horrela, kulturaren bidez, bilbotarrei eta bisitariei auzoaren interes kultural zabala ezagutaraztea lortu da”.

Aurtengo programazioaren ardatza gorputza izango da, eta horren inguruan Esto es un cuerpo izeneko argazki instalazioa ikusgai jarri da Martzana kaian. Proiektu artistiko honek “argazkigintzaren eta literaturaren bidez liburu bilduma bat eskaintzen du, mundu honetan bizitzeko esperientziaren garrantzian arreta jarriz. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainia dago. Horrela, ale bakoitzarekin gorputz osoa osatzen da, papera gainditzen duen komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo baten bihurtuko den gorputz bat erakutsiz”. Proposamen artistikoaren ideia Ane Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Vela artistena da, eta argazkiak Laura C. Vela eta Malu Reigal artistek egin dituzte.

Egunez eguneko proposamenak zertan diren ikusteko egin klik: BLV-ART

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button