ESZENA

Antzerki, musika, dantza eta zirkoa Campos Elíseos Antzokiko denboraldi berrian

Hurrengo denboraldian, Bilboko Campos Elíseos Antzokiko programazio berrian arte eszeniko guztiek lekua izango dute. Aurtengo abuztutik datorren urteko ekainera arte, 50 antzezlan, kontzertu eta bestelako ekintzak bilduko dira Bilboko antzoki horretan.

Campos Elíseos Antzokiak “kalitatearen eta barietatearen aldeko apustua” egin du berriz, Bilboko kultur agenda sendotu eta publikoa asetzeko.
Aste Nagusian hasiko da programazioa, festari umore ukitua emango dioten hainbat antzezlanarekin. Erabat ezaguna den Goyo Jimenez bakarrizketalaria izango da Estatu Batuetako bizi-moduan murgiltzera eramango gaituena, Aiguantolivinamérica lanarekin. Gabino Diegok eta Tete Delgado Bilbora joango dira El Intercambio aurkeztera.

Campos Elíseos Antzokiko oholtzatik ere honakoak pasatuko dira: The Opera Locos; Paz Padilla Desatadas lanarekin; The Funamviolistas konpainia; Víctor Ullate Ballet; José Sanchís Sinisterra dramaturgoaren ¡Ay, Carmela!; La Tropa Produceren Dos machos verdes fritos; Rafael Álvarez El Brujo; Scartaris Bilboko konpainiaren Hamlet en la oscuridad; Argentinako Enrique Piñeyro aktorea eta zuzendariaren Volar es humano, aterrizar es divino lana; Circo Mágico ikuskizuna; The Hole Zero;  urrian eta azaroan CLAZZ jaialdia; Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS), eta abar.

Programaturiko hitzordu guztien gaineko xehetasunak, hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu