LITERATURA

“Jainko txiki eta jostalari hura”

Izen horren inguruan bildu dira berriz Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa.

Zaharregia, txikiegia agian (Gaztelupeko Hotsak, 2003) izeneko hartatik hamarkada bat igaro. Lan hura Uriberen olerki batetik abiatu zen: “Euskara, Euskal Herria, agian, zaharregia, txikiegia dela gaur egungo garaietarako, baina azken finean, euskaldunok munduari begiratzeko modu jakin bat eskeintzen dugu, bizitzeko eta sentitzeko modu bat”.

Orain, lan berri honen kontzeptua, -bidalitako oharrean irakurri ahal izan dugunez-, “diziplina artistiko ezberdinen espresibitatean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz”.

Azaroaren amaieran ikusiko du argia disko-liburu formatuan, hala nola, zuzeneko ekitaldietan ere, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button