MUSIKA

Donostiako Jazzaldiaren 50. urteurrenari buruzko erakusketa

San Telmo Museoak eta Jazzaldiak Round Midnight. 50. Jazzaldia izenburua ondu dute, jazz jaialdiaren 50 urteurrenaren harira. Erakusketa zabalik izango da abuztuaren 16ra arte, San Telmon.

Jazzaldiak jakinarazi duenez, “Argazki, bideo, kartel eta objektuen bidez, Jazzaldiak egindako ibilbidearen hainbat alderdi erakusten dira, Trinitate enparantzako hasiera apal hartatik, azkenaldian Zurriolako hondartzako kontzertuetara biltzen diren jendetzetara heldu arte, Belodromoko 80ko hamarkadako saio gogoangarriak barne”.

Erakusketaren izenburuak Thelonious Monk jazz musikari handiak idatzitako kantua aipatzen du. Izenburu bera erabili zuen, halaber, Bertrand Tavernier zinegile frantsesak bere pelikulan, 1986ko Round Midnight. Film horren soinu bandan, makina bat jazz musikarik parte hartu zuten, tartean, Dexter Gordon eta Herbie Hancock.

Informazio gehiago: heinekenjazzaldia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button