LITERATURA

Xabier Mendiguren eta Asier Mendoza idazleen lan bana kalean

Gaztetxoak zorteko dabiltza Xabier Mendiguren eta Asier Mendoza idazleek kaleratu dituzten lanekin. Mendigurenek Buelta bat aitontxuarekin (Elkar) lana plazaratu du Patxi Gallego Pololoak komiki arrakastatsuaren ilustratzailearekin batera.
Birraitona eta birbiloba bikote xelebrearen istorio umoretsua kontatzen da liburu honetan. Aitona zahar-etxe batean dago eta bere urtebetetzea ospatu nahi du modu berezi batean eta Malen gaztetxoak luzatuko dio gutizia hori asetzeko ahalbidea.

Asier Mendoza idazle zarauztarrak Beste gu (Elkar) lana plazaratu du. Lan hau joan den urtean abiaturiko Mikel Zarate Saria eskuratu zuen hogei eta piko lanen artean. Aurten ere bigarren deialdia egingo dute Lezama herrian.
Egilearen hitzetan "liburu honek tiradizoa izango du gazteen artean, modan dagoen gaia jorratzen baitu". Intriga, abentura eta freskura ekarri ditu egileak banpiroen gaineko obra honetara.
Kristinak hala galdetuko dio bere buruari. Banpiroa bihurtzen ote naiz? Izan ere, usaimena zorroztu zaio, ahots batzuk entzuten ditu eta odolak erakartzen du.
Liburu entretenigarriaren irudiak Ivan Matak egin ditu.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button