ESZENA

Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Aurtengoa laugarren aldia izango da; 800 eurokoa da, baina beste 1.200 euro egongo dira lana 2024ko Lautan Hiru jaialdian estreinatzen bada.

Deialdiaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduta. Horrez gain, hautatutako lana jendaurrean estreinatzeko aukera ere emango zaio sarituari.

Euskarazko antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute, eta jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira. Bakarrizketak ere onartuko dira. Eta lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak; hots, giza baliabide eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.

Gidoiak bidaltzeko epea irailaren 15ean amaituko da. Parte hartu nahi dutenek lanari buruzko ahalik eta informazio gehien bidali beharko dute posta elektronikoz.

Jakingarri guztiak Euskaltzaindiak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button