ESZENA

Antzerki Arinaren Jardunaldietarako deialdia, Pabellon 6 aretoan

Hamabigarren edizioa izango da datorren urtekoa, eta apirilaren 11tik maiatzaren 11ra egingo dira.
Bertan parte hartu nahi baduzue, adi honi: obrek 15-20 minutu iraungo dute gehienez, eta 10 minutu gutxienez. Argitaragabeak izan behar dute, aurretik antzeztu gabeak, eta testuak originala izan behar du. Gaiak eta estiloa libreak izango dira. Piezen hizkuntza euskaraz edo gaztelaniaz izango da. Obrek espazio txikietan egiteko piezak izan behar dute.

XII. edizio honetarako gutxienez 10 antzezlan aukeratuko dira.

Jardunaldietan aurkeztuko diren sorkuntza lanei sari eta laguntza garrantzitsuak emango zaizkie, tartean, Alex Angulo Saria ikuskizun hoberenari (3.000 €), Kriselu Saria euskaraz egindako ikuskizun hoberenari (3.000 €), Café Bar Bilbao-Tartean Antzerki Arinaren Gidoi Sarien irabazlea izan den lanari laguntza berezia ematen zaio. Goikoez gain, bi sari antzezpen onenari (aktoresa eta aktoreari) Pabellón 6-en Antzerki Laborategiaren eskutik. Eta Publikoaren Saria, ikusleek euren botoekin aukeratzen dutena.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button