ARTEA

Jesus Manse pintorearen paisaia errealista, Tolosan

Jesus Manse (Pasaia, 1966) margolariak Iragankor dena izenburuko erakusketa paratu du Tolosako Aranburu Jauregian, martxoaren 4ra arte.

Erakusketan margolan errealistak biltzen dira, ñabardura handiz pintatutako kostalde eta zelaiak. “Kantauriko itsasertzeko eta Costa da Morteko plaien biluztasun hotzetik mendiko paisaia anonimoetara”.

Lanotan ez da gizakiaren irudia agertzen, erabat saihestu du pintoreak. Hori dela eta, hoztasun antzeko bat islatzen dute margolanek. “Itxurazko hoztasun eszenografikoa”. Horretan laguntzen dute hainbat elementuk: lainoak, landa izoztuak, hondartza isolatuak, laino eta zeru artegagarriak…

2013 eta 2017 urteen bitartean egindako 40 olio dira, 40 paisaia, 40 leiho…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button