ESZENA

“Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara” ikusgarria

Urtarrilaren 22 eta 23an, Donostiako Principal Antzokian, eta 19:00etan hasita, Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara ikusgarriaren emanaldia egingo da, eta gainera, Loraldia Kultur Elkarteak Anton Abbadia pertsonaiari bizia eman dion Txomin Heguy aktorea omenduko du.

Loraldia Jaialdiaren lehen edizioan Aitor Mazok Anton Abbadia pertsonifikatu zuen. 2018tik Txomin Heguy aktorea izan da Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara antzezlanean pertsonaia polifazetiko honetan bihurtu dena.  Hortaz, Loraldia Kultur Elkarteak Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara ikuskizuna aurkeztuko du egunotan, izan ere, obra Loraldiaren produkzioa da eta Chimères eta Metrokoadroka Sormen Lantegiarekin elkarlanean egindakoa da.

“Txomin Heguy aktoreak Anton Abbadia esploratzailea, geografoa, astronomoa eta XIX. mendean euskal kultura bultzatu zuen kultur-gizona antzezten du. Abbadia izan zen Loraldia Kultur Elkarteak 2015etik Bilbon ospatzen den Loraldia Jaialdiaren inspirazio-iturria. 2018an Patxo Telleriaren testua berreskuratu genuen eta Anton Abbadia tauletara igo zen berriro, Txomin Heguy aktore lapurtarraren eskutik.”

Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara antzerkia eta musika uztartzen dituen formatu txikiko ikuskizuna da. Txomin Heguy aktorearekin batera hiru musikari arituko dira: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba); Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea); eta Alaia Phillips Ducau, boza.

Egun horretan ere, Txomin Heguyri omenaldia egingo zaio, izan ere, ibilbide luzeko kultur sortzaile, abeslari, aktore eta idazlea da. 1977an hasi zen amateur gisa, Hazparneko Bordaxuri antzerki taldean. 1997tik antzerkigile eta abeslaria da Biarritzeko Chimères antzerki konpainian. Antzerki irakaslea, antzerki proiektuen kudeatzailea eta antzerki lanen zuzendaria ere izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button