BESTELAKOAK

“Andrekale” film instalazioa

2014an, Tabakalerak eta Artehaziak Komanditario Berriak programaren barruan sorturiko lehen emaitza da Andrekale ikus-entzunezko lana. Aurkezpena ostiralean, abenduak 18, arratsaldeko 19:00etan izango da, Tabakaleran

María Ibarretxek eta Alaitz Arenzanak (Sra Polaroiska) bikote artistikoak burutu dute proiektua, eta orain Tabakaleran aurkezten den film-instalazioak eta Hernaniko Andrekalen kokatuko den iturri publiko batek osatuko dute.

Kalandria izeneko taldearen proiektuak Hernaniko Andrekale kalea zuen abiapuntu. Taldearen asmoa, “kalearen izen ofiziala aldatzea zen, Kardaberaz kalea izatetik Andrekale izatera” emakumeen ikusgarritasunik eza salatuko zuen proposamen artistiko bat eginez.

Era berean, Sra Polaroiskaren asmoa herriko emakumeen historia edo “mitologia berri bat” sortzea izan da, “Hernaniko zein beste herrietako emakumeentzat eredu edo erreferentzia izango diren figurak sortzea, herrietan aztarna utzi dutenak, historikoki figura horiek noizbait existitu badira ere, ezabatuak izan baitira gure kaleetatik”.

Eta hori guztia grabatu egin da urrian. Horren emaitza da bihar ikusiko dena, Tabakaleran.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button