MUSIKA

Ander Erzilla musikariak “Sustraiak adarretan” diskoa kaleratu du

Bihar, urtarrilak 27, Durangoko San Agustin Kultur Gunean, eta 19:00etan hasita, Ander Erzilla musikariak Sustraiak adarretan diskoa aurkeztuko du kontzertuan. Proiektu honek Durango Sor(tzai)leku bekaren laguntza jaso du.

Saxofoiaz eta ahotsaz Ander Erzilla bera arduratuko da, eta Ander Garcia kontrabaxuarekin, Iñaki Jaio bateriarekin, Daniel del Valle gitarrarekin, Matxalen Erzilla biolontxeloarekin arituko dira. Izaro Erzillak ere bere ahotsa jarriko du.

Lanaren gaineko azalpenak honela eman ditu egileak: “Sortu eta dastatu. Bi kontzeptu horiek garatzeko lurralde bat behar da; guretzako, euskal kultura da territorio hori.
Lur hori lantzeko gure erramintak, aitzur majikoak, musika (inprobisatua), poesia eta bertsoak dira.
Egungo klitxeetatik aldenduz, tradiziotik jasotako estetika oraindik sorkuntzarako iturri dela erakutsi nahi dugu”.

Jakingarri guztiak hemen topa ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button