BERTSOTAN

“AErrimatu” ekimenak Arabako bertsolariak eta hainbat herri batuko ditu

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako AErrimatu ekimenak dozena bat bertsolari arabar eramango ditu abenduan lurraldeko hainbat udalerritara.

AErrimatu abenduak 15ean hasiko da, 13:00etan, Eskuernagako Kultura Etxean. Hantxe bilduko diren bertsolariak Hegoi Amabizka, Iñaki Viñaspre, Orlando Arreitunandia, eta Paula Amilburu izango dira. Gai Jartzaile lanetan, Irati Anda arituko da. Egun berean, baina Langraizko Gizarte Etxean, 18:30ean, Irati Anda, Martin Abarrategi, Oihane Perea, eta Xabi Antia bilduko dira Uxue Diaz de Cerio gai jartzailearen esanetara.
Azkenik, abenduaren 28an, 19:00etan, Izarrako Kultura Etxean, Aitor Ugarte, Eli Zalduna, Peru Abarrategi, eta Unai Anda bertsolariek bertsoak botako dituzte.  Gaiak Marta Ugartek emango dizkie.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button