ESZENA

“Amoreszena” jaialdia lehen aldiz Amorebieta-Etxanon

Datorren hilean, maiatzaren 22tik 24ra, Amorebieta-Etxanon Amoreszena jaialdia egingo da. Jaialdiak, antzerkiaren bidez, familientzako aisialdi kulturala sustatu eta era berean, sormena landu nahi du. Hortaz, jaialdiak haurrentzako ikuskizunak eta familientzako proposamenak eskainiko ditu.

Makina bat taldek hartuko dute parte. Adibidez lehen egunean, maiatzak 22, Andante Markeliñeren antzezlanarekin abiatuko da jaialdia. Egun horretan, 19:00etan beste ikuskizun bat ere izango da: Alonso, Ezinezko mandatuen mezularia, Hortzmuga konpainiaren eskutik.

Zirkozaurreren Kalejira, Adrián Conderen La Petit Caravane ikuskizuna, Engruna Teatrek Univers ikuskizuna, Anita Maravillasek egingo duen Prozesuak eta ibilbidea hitzaldia, Txalapart konpainiak egingo duen Babes antzezlana, edota Bea Larrañaga-ren Bonba bat naiz! antzezlana ere ikusteko aukera egongo da, besteak beste.

Hemen dituzue xehetasun guztiak.

Show More

Related Articles

Back to top button