BESTELAKOAK

“Beldur Barik” lehiaketa

Azaroaren 11 arte, Beldur Barik lehiaketan parte har dezakezu. Zure Beldur Barik jarrera adieraztea da helburua, nahi duzun formatuan: musika, artelanak, performance, literatura, proiektuak, hausnarketak…

Aurten 12 urtetik 26 urtera bitarteko neska eta mutilek parte har dezakete, bai bakarka zein taldeka. Hiru sari egongo dira: 12 urte eta 17 urtekoen artean 1.000 euroko sari bat banatuko da, eta beste horrenbeste 18 eta 26 urtekoen artean.

Bi sari horiek berdintasun eta artean aditutako epaimahai batek erabakiko ditu. Hirugarrena herri saria izango da: jasotzen diren lan guztiak ekimenaren web orrian eskegiko dira eta jendeak gustuko dituenak bozkatuko ditu. Boto gehien dituen lanak 300 euro irabaziko ditu.

Info guztia hementxe duzue. 



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button