Amorebieta-Etxanoko Udalak ipuin laburren lehiaketa antolatu du lehen aldiz, gazte zein helduen artean euskaraz idazteko eta irakurtzeko zaletasuna pizteko helburuz. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 8an amaituko da.
Parte-hartzaileek Amorebieta-Etxanon erroldatuta egon beharko dute. Ipuinak euskaraz idatziko dira: batueraz edo bizkaieraz, eta originalak eta argitaratu gabeak izango dira. Lanok gehienez 3.000 karaktere izango ditu eta hasiera honi eman beharko dio jarraipena: “Bete gabe nituen, artean, hamazortzi urte…”
Lehiaketa bi kategoriatan banatu da: 16 eta 22 urte bitarteko idazle gazteak, eta 23 urtetik gorako helduak.
Betiko legez, lanak gutunazal itxian aurkeztuko dira, egilearen daturik gabe. Gutunazal handian honako hau baino ez da agertu behar idatzita: Amorebietaetxanoko I. Ipuin Laburren Lehiaketa eta, kategoria mota “A kategoria” edo “B kategoria”. Lanarekin batera, gutunazal txikiago bat sartu beharko da egilearen datuekin: izen-abizenak, telefono zenbakia, posta elektronikoa eta NANaren kopia.
Euskara Saileko eta Udal Liburutegiko teknikariek osatutako epaimahai espezializatu batek aukeratuko ditu onenak, eta sariak apirilaren 23an bananduko dira,
Hemen eskuratu ahal dituzue betebeharreko guztiak.