MUSIKA

Melomanoak eta hip hopa

Gasteizko Jimmy Jazz aretoak proposamen musikal interesgarriak luzatu ditu asteburu honetarako. Eta gauza bera egin du Guardetxeak.

Urriaren 31an, osteguna, Acid Mothers Temple vs Black Sabbath eta Arenna taldeek sekulako nahasketa musikala egingo dute Gasteizen. Japoniar mutanteak elkarbanatutako paranoian, Ozzy Osbourne, Tony Iommi eta konpainiaren azalean sartuko dira. Bertsioetako talde batez ari gara, orduan helburua erraza da: melomanoengatik eta melomanoentzako momentuak sortzea.

Barikuan, azaroak 1, GBH, Distorsión eta Los Carniceros del Norte basapiztien txanda izango da. GBH britainiar hauek 11 estudioko lan eta bost kontinenteetan barrena egindako birak egin dituzte, eta generoko banda beterano eta arrakastatsuenetariko bat bihurtu da honezkero.

Azaroaren 2an, Mala Juntera, hiphop eszenako kolektiborik interesgarrienetako bat arituko da. Bertan bilduko dira batetik, Acción Sánchez eta Zatu (SFDK), nazio eta nazioarteko hiphop-aren zirkuituko potentzial eta arrakasta handienetakoa daukan taldeetako bat; eta beste aldetik Capaz (Hablando en Plata), Hazhe-rekin batera estatuko aitortuenetariko MC-a, ibilbide luze batekin kalitate handiko produktorea.

Eta hiphop-arekin jarraituz, nabarmendu behar da estilo honen inguruan Guardetxean izango den jaialdia. Bertan, azaroaren 2an, Caste, Itoitz eta Caracrimen, Sulphuro eta De Alejandro, Neat eta Sidi, eta Torke eta Jeque-ren kontzertuak izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button