
Artium Museoan, Mar Coll kataluniar zuzendariaren Salve María pelikula proiektatuko da gaur, apirilak 1, 18:30ean. Katixa Agirre idazlearen Amek ez dute izeneko nobelan oinarrituta dago pelikula. Proiekzioa dela-eta, zuzendariak eta idazleak solasaldi batean parte hartuko dute museoan bertan, eleberriaren gai nagusiez eta haren egokitzapen zinematografikoaz berba egiteko.
Filma iazko abuztuan estreinatu zen Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian, eta harrezkero harrera ona izaten ari da kritikaren eta publikoaren aldetik. Beste aldetik, eleberria hainbat hizkuntzatara itzuli da, besteak beste, gaztelaniara (Las madres no), katalanera (Les mares no) edo ingelesera (Mothers Don ‘t).
Mar Coll (Bartzelona, 1981) zuzendari kataluniarrak dioenez, “bere semeak urtebete zuenean iritsi zitzaion liburua eskuetara, eta erabat identifikatuta sentitu zen Agirrek bere liburuan islatzen duen amatasunaren ikuspegi gizatiar eta inperfektuarekin”. Hori izan zen Salve Maria filmaren (2024) sorrera. Filmak “amatasun hauskor baten tentsioa eta konplexutasuna jorratzen ditu, beti gogobetegarria ez den bidaia bat. Mar Coll-ek, bere zintzotasunetik, B alde hori saihestu beharrean, errealitate eztabaidaezin batera hurbiltzea erabakitzen du, enpatiatik eta ulermenetik”.
Diogun moduan, filma ikusi ondoren. Katixa Agirre idazlea eta Mar Coll zuzendaria bertan izango dira beren iritziak partekatzeko prest.