ARTEA

Amaia Lejarreta artistaren “Gogoratzen” izeneko erakusketa, Durangon

Urriaren 9tik azaroaren 28ra arte, eta Durangoko Arte eta Historia Museoan, Amaia Lejarreta artistaren Gogoratzen izeneko erakusketa izango duzue ikusgai.

Amaia Lejarreta Durangoko artista plastiko eta makilatzaile profesionala da. Urte batzuk edertasunaren arloan lan egin eta gero, Amaia margolaritzan murgildu da buru-belarri, bere  “betiko pasioa baita”.
Bere artelanek mundu intimo, organiko eta koloretsua aurkezten dute. Bertan, haurtzaroko oroitzapenak ekartzen ditu gogora, gizakiaren sorrerarekin batera.
Zelula mikroskopikoetatik hasita, bere unibertsoko galaxia infinitoetara bidaiatzen du bere margoekin. Izan ere, berarentzat kolorea energia da, “espazioak, pertsonak, gorputzak, hormak eta arimak zeharkatzeko gai den energia”.

Bere lanak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button