IKUS-ENTZUN

Aurtengo “Filme Sozialak-Cine Invisible” jaialdirako epea zabalik

Maiatzaren 1era bitartean zabalik izango da aurtengo Filme Sozialak-Cine Invisible jaialdirako lanak entregatzeko epea. Jaialdia irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean egingo da.

Jaialdiaren helburua gizartea islatzea da eta horretarako generoen arteko ezberdintasuna, giza-eskubideen urraketa, justizia eza, interkulturalitatea, elkartasuna, kooperazioa eta ingurumena gaiak, eta ohiko pantailetan baztertuta dauden arazoak tratatzen dira.

Lanak bidali nahi badituzue hona hemen kontuan hartu beharrekoak: bakarka zein taldeka, munduko edozein herritako lanak aurkez daitezke, nazio edo jatorriari begiratu gabe; lehentasuna emango zaie, halere, herri txiroetan egindakoei, emakumeenei eta giza-eskubideen edo norbanakoaren eskubideen urraketa jasaten duten lekuetan egindakoei. Gizartearen gairen bat salatzeagatik edo edukiagatik bazterketa politiko-ekonomikoa jasan duten lanek parte har lezakete, beti ere formatu digitalean.

Parte hartuko duten lanak fikziozko, dokumental edota animaziozko film luze zein laburrak izango dira. Lanak maiatzera arte bidali ahal dira hona: “Filme Sozialak”, Kultura, Communication y Desarrollo KCD (ONG-GKE), Beurko Viejo, 38 pabilioia, 12 bulegoa, 48902 Barakaldo, Bizkaia.

Bestelako datuak eskuratu ahal izateko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button