ARTEA

Alvaro Ortizek AlhondigaBilbaoren hirugarren beka irabazi du

Alvaro Ortizek irabazi du AlhondigaBilbaoren hirugarren komiki-beka. Zaragozako gazte hau beste 32 pertsonarekin batera aurkeztu zen AlhondigaKomik bekaren hirugarren ediziora.
Beka hau AlhondigaBilbao komikia sustatzeko egiten ari den ekimenen barruan kokatuta dago. Horrela, Aisialdi eta Kulturarako zentroa, genero honentzako baliabidea izango da, komikien sorrera sustatzea eta literatur eremu horretan sortzaile berriak agertzea baita helburua. Ekimenaren xedea sorkuntza bultzatzea eta komikiaren munduan talentu berriak sorraraztea da.

Alvaro Ortizek (Zaragoza, 1983) Bartzelonako Masana Eskolako Ilustrazioko Goi Mailako Zikloa egin du eta Diseinu Grafikoan diplomatua da, Aragoiko Diseinuko Goi Eskolan. Bartzelonako 2009ko Komikiaren Aretoan, egile berririk onenaren Josep Toutain sarirako izendatuta egon zen, Julia y la voz de la ballena lanagatik.
Egile honek irabazitako bekak honakoak eskaintzen ditu: Ostatua apartamentu batean, gehienez ere, hamabi hilabetera arte; egileen Etxeko ekipamendu eta zerbitzu guztiak erabiltzeko aukera; mila euro hilean, gehienez urtebetez eta AlhondigaBilbaok, bere aldetik edo espezializatutako argitaletxe batekin lankidetzan, proiektua argitaratzeko aukera aztertuko du, beka amaitu eta hurrengo urtearen barruan. Proiektua argitaratuz gero, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko litzateke.

Beste aldetik, goian aipatu bezala, abuztuaren 20ra arte, komikiaren iragana eta orainaldia ezagutzeko aukera ematen duten erakusketa interesgarri eta pedagogiko bi egongo dira AlhondigaBilbaoko: 100 x 100 Komikia eta Urtebete Anguleman.

AlhondigaBilbaok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.