ARTEA

Almudena Ansederen “Monochrome Laboratory” argazki erakusketa

Almudena Ansede argazkilariak Monochrome Laboratory izenburuko erakusketa paratu du Bilboko San Frantzisko auzoan dagoen BilbaoHistorikoren ExpoGelan.

Argi-ilunak kordatuz, zuria eta beltzaren arteko harremanaz mintzatuz, formaren edertasuna azaltzen da. Abstrakzio geometrikoek arkitektura modernoa desafiatzen dute hiria botere eta aurrerabidearen ikur bilakatuz. Paradigma urbano berriak unibertso elitista eta fikziozkoa sortzen du, eta benetako errealitate soziala distorsionatu egiten da.

Erakusketak Berlin hiriko hiru auzoren bizimoduak biltzen ditu. Erakusketa Bilbao Berlin Konexioa programaren baitan egiten den lehendabiziko jarduera da.

Antolatzaileen arabera, jardueron xedea hauxe da: Europako hiriburu kultural Berlingo egungo egoerara hurbiltzea argazkigintza, bi hiretako gazteen topaketa, musika techno, eta bestelakoen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button