
Datorren urteko Arabako txapelketarako kanporaketak ostiral honetan, urriaren 28an, hasiko dira. Lehen hitzordua Maeztun izango da, 20:00etan, Irati Anda, Juan Mari Juaristi, Felipe Zelaieta, Maddalen Arrausi, Asier Otamendi eta Unai Bengoetxea bertsolariekin.
2017ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko lau kanporaketa jokatuko dira: Maeztun, Lantziegon, Izarra eta Araian, eta parte hartzaile guztietarik 13 bertsolari sailkatuko dira urtarrilean hasiko den txapelketarako. Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik hartuko dute parte: 29k eman dute izena, beraz, 4 kanporaketetan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2015eko finalistak zuzenean sailkatuta daude eta.
Kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2017ko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Datozen ziten gaineko informazioa, hemen begiratu ahal duzue.



