LITERATURA

Aitzol eta Lauaxetaren bizitza eta obra aztergai Mungian

Mungiako Udalak Aitzolen eta Lauaxetaren bizitza eta obra omentzeko ekitaldi sorta atondu du. Atzo, esaterako, mahai-ingurua egin zuten Torrebillela aretoan Lauaxeta eta Aitzol Euskal Pizkundean izenburupean. Parte hartu zuten Kirmen Uribe, Ramon Labayen eta Juantxo Agirre adituek, Jon Kortazar idazlearekin batera.

Gaur, halaber, bigarren mahai-ingurua egingo dute aurrekoaren leku berean: Emakume Abertzale Batza. Ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta bertan honako hauek parte hartuko dute: Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatua eta Andrea Aiepe historialaria.

Horretaz gain, ostiralean, hilak 15, Ruper Ordorikak kontzertua egingo du 21:00etan Olalde Aretoan.

Aurtengo urriaren 17an eta 2012ko ekainaren 25ean Aitzol eta Lauaxeta euskaltzainen fusilamentuen 75. urteurrena izango da. Horren harira, makina bat udal eta erakundek hainbat ekitaldi prestatu dituzte horren kariaz, tartean, Mungiako Udala ere badago.

Show More

Related Articles

Back to top button