LITERATURA

Alberdania argitaletxearen azken lanak

Leila Slimaniren Kantu leuna (itzultzailea: Nahia Zubeldia) eta Gorka Bereziartuaren Garondoan eleberria dira egunotan Alberdaniak aurkeztu dituen azken lanak.

Leïla Slimani (Rabat, 1981) idazle eta kazetari frantses-marokoarra da, gaur egungo literaturako ahots indartsuenetako bat. Kazetaritzan trebatu ondoren, eleberrigintzan nabarmendu zen, gizarte-tentsioak, genero-rolak eta intimitatearen itzalak zehaztasun psikologiko handiz aztertuz. Chanson douce lanarekin 2016ko Goncourt saria irabazi zuen. Bere lanek arrakasta handia izan dute nazioartean, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dira, egungo gizartearen kontraesanak begirada zorrotz eta ausart batez erakutsiz. Lehen aldia da euskarara itzulia dela. Kantu leuna thriller psikologiko indartsua da.

Beste aldetik, Gorka Bereziartuaren Garondoan eleberriak ere argia ikusi du. Idazkera hipnotiko eta zirraragarri batekin, Gorka Bereziartuaren Garondoan nobelak euskal gatazka bizi izan zuen azken belaunaldiaren ispilu hautsi bat dakar, literatura unibertsalari egindako keinuz beterikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button