BESTELAKOAK

Mikel Laboa hurbilago, Angelun

Angelun, Quintaou liburutegian, Mikel Laboa musikari enblematikoari gorazarrea egingo diote, otsailaren 14tik 28ra bitartean, bere obrari buruzko erakusketa interaktibo baten bidez.

Erakusketa berezi honetan, bisitariak Euskal Herriko Unibertsitateak ekoizturiko Laboa gertutik musika instalazioa  ikustatu eta Mikel Laboaren (1934-2008) ahotsa entzun ahalko du. Horrez gain, euskal kantariaren kontzertu zatiak edo telebista emankizunak ere partekatuko dira zaleen artean. 

Era berean datorren hilean, martxoaren 26an, Tanttaka Teatroa antzerki taldeak Zazpi aldiz elur ikusgarria eskainiko du Quintaou Antzokian, non Laboaren eta beste artista batzuen piezak tartekatuko diren. Ikusgarria Iñaki Salvador (pianoa), Angel Unzu (gitarra), María Berasarte (ahotsa), Mireia Gabilondo (zuzendaria eta aktorea), Iñaki Rikarte (aktorea) eta Bernardo Atxagak (testua) ondu dute.

Honela dio obraren sinopsiak: “Zazpi Aldiz Elur (Mikel Laboa Elurretan), lagun arteko bilgune baten antzeko zerbait da; denok daukagu, gure gogoan neguko gau elurti batean bizi izandako pasadizoren bat seguruenik; leihoetatik sartzen den argi-zuriaren reflejoak adierazten digu elurrez inguraturik gaudela…”.

Show More

Related Articles

Back to top button