LITERATURA

Akordeoia eta euskal soinulariak, “Erlea” aldizkarian

Euskaltzaindiak Erlea aldizkari literarioaren hamaikagarren zenbakia aurkeztu zuen joan den barikuan. Ale berri horretan, akordeoi edo soinulariak dira protagonistak.

Bernardo Atxagaren hitzetan, “Zenbat akordeoi-jole izan dugun Euskal Herrian barrena, gure herrietan baino ez dutenak ospea izan. Horiei eskaini nahi izan diegu hamaikagarren ahalegin hau. Eta hala, testigantza sakon eta sentiberak daude zenbaki berri honetan, eta istorio harrigarriak, gure herriaren iraganaren mapa osatzeko ezinbestekoak”

Hortaz,  Joxan Goikoetxea, Kaxiano, Josu Zabala, Joseba Tapia, Jabier Muguruza edo Ander Telleria gaztearen profilak irakurriko ditugu, bai Xixilio edo Pedro Arbe Patxoarenak ere.

Erlea berri horretan, Gotzon Barandiaran, Castillo Suarez, Luigi Anselmi, Ana Malagon, Felix Ibargutxi, Miel A. Elustondo, Idoia Noble, Imanol Pradells, Amagoia Gurrutxaga, Patziku Perurena, Joxe Ramon Arbe, Manolo Martinez, Ramon Irazu, Jone Irazu eta Joseba Luzuriagak idatzi dute. Zenbaki berrian agertzen diren irudiak Juan Sagastizabalenak dira (azala barne), eta, beti bezala, Asun Garikano arduratu da edizioaz. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button