BERTSOTAN

Bertso-Afari-Western Algortan

Maiatzaren 27an, ekitaldi ikaragarria ospatuko dute Algortako kasinoan: Bertso-Afari-Western.

ALBEk antolatuta, Jon Maia eta Igor Elortza arituko dira kantetan kasino zaharreko egurrezko salooi handian, pianoaren soinuarekin lagunduta. Hainbat sorpresa izango dira baina, erronka ondo hasteko eta hobeto bukatzeko, hona hemen afarian parte hartzeko ezinbesteko baldintza: Etor zaitez western erara jantzita!!!

Gogoratu, maiatzaren 27an, Algortako kasinoan (Basagoiti Etorbidea, 47), 22.00etan eta 25 euroren truke, Bertso-Afari-Western bertso-afarian parte hartuko duzue. Tikeak erosteko azken eguna, asteartean, 24an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button