BESTELAKOAK

Ateramiñe argitaletxea, eta Etxarte eta Gillan poetak, Oreretan

Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean Poesia uneak 2013 izeneko ziklo poetikoa egiten ari dira. Asteon azken bi ekitaldiak izango dira, biak ala biak errezitaldiak:  6an, Ataramiñe elkarteko kideek parte hartuko dute, eta 7an, berriz, Hedoi Etxarte eta Oier Guillanen poetek.

Ataramiñe argitaletxea ardatz hartuta, kartzela eta sorkuntzaz arituko dira ekainaren 6ko partaideak, 19:30ean: “espetxeko bizipen propioak Ataramiñen argitaratutako olerkiekin deskribatuko dituzte”.

Hedoi Etxarte eta Oier Guillan idazleek, berriz, euren poesia liburu berrietako olerkiekin ondutako errezitaldiak egingo dituzte: Sinplistak eta Elkartasun basatia, hurrenez hurren. Saioetan hainbat aktorek eta idazlek parte hartuko dute. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button