ARTEA

Susan Hiller artistaren "What I See" erakusketa zabaldu dute Montehermoson

What I see (ikusten dudana) erakusketako pieza baten eta erakusketaren beraren izenburua da. Erakusketan bere lanean ohikoak diren intereseko gaiak lantzen dituzten obra ugari bildu
dituzte.

Beatriz Herraez eta Xabier Arakistainek idaztitako testuan esaten duten bezala: "Hilleren arte-ibilbidean, telepatiari, espiritismoari, meditazioari, idazketa automatikoari edo hipnosiari egindako erreferentziak etengabekoak dira, eta horiekin batera, psikoanalisia, feminismoa, lengoaia zinematografikoa, museografia edo artxiboko materialaren katalogaziorako teknikak. Jokabide horrek a priori lotu gabe dauden eta kontrakoak diren espazioen arteko erlazioen sistema berriak gaitzen ditu.
Sedukzioa eta zorroztasuna konbinatzen dituen jarrerarekin,
artistak gauzek inguruan duten mundu ikusgarria osatzen duten gailu kulturalak aztertzen ditu. Arrastoz eta lorratzez jositako mundua, eta horrekin, Hillerrek alfabeto alternatiboak eraikitzen ditu, inkontzientea baztertzen duen gizartea zalantzan jartzen
dutenak, eta fantasmak, berekin datozen beldurrak, ezkutatuta daudenak."

Erakusketa honekin batera Monkey See Monkey Do eta Está en mi cabeza. Detrás de los ojos bi hauek ere abiarazi dituzte Gasteizko museoan.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button