BERTSOTAN

Aitor Sarasua bertso-paper lehiaketa

Aretxabaletan sorturiko baina Itsasun errotutako bertsolariaren omenez, II. Aitor Sarasua bertso-paper lehiaketa abian duzue. Lanak igortzeko epea otsailaren 28an bukatuko da eta helbide elektroniko honetara igorri beharko dira: sarasua.lehiaketa@gmail.com

Adinaren araberako bi maila izango dira: helduen maila 16 urtez gorakoa (gutienez 6 bertso eta gehienez 10 bertso idatzi beharko dira), eta gazteen maila 16 urtera artekoa (gutienez 4 bertso eta gehienez 8 bertso). Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira.

Sariak helduen sailean: 1. saria 300€; 2. saria 200€, eta 3.saria 100€. Eta gazteen sailean: 1.saria, taldekako Xilabako finalerako sarrera eta trikota berdingabea; 2.saria, taldekako Xilabako finalerako sarrera eta tixerta berdingabea, eta 3.saria, taldekako Xilabako finalerako sarrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button