BESTELAKOAK

Aisialdi-aukera berriak Zornotzako gazteentzat

Gazte Txoko 2.0 sortu da, gazte txoko tradizionalaren gune alternatiboa. Orain arte, 11 urtetik gorako gaztetxoentzat izan da Gazte Txokoa, baina hemendik aurrera 14 urtetik gorakoek ere izango dute beren gunea. Interneterako sarbidea, bideojokoak, ping-ponga eta lagunekin jarduteko gunea izango dute.
Gazte Txoko tradizionalak ere bere martxari eutsi dio, eta esan daiteke orain arte kanpoan geratzen zen adin-tarte bateko gazteentzako espazioa sortu dela, lehengoak ere mantenduz.

Horrezaz gain, Gazte Gaua gaueko aisialdiaren programa ere, 14 urtetik gorako gazteentzakoa, handiagotu du Gazte Informazio Bulegoak. Gaurdaino bost asteburu eskaini izan dira urtean, eta aurten hilean-hilean izango da Gazte Gaua. Talde ezagunen kontzertuak, hasi berrienak eta, esaterako, ikasketa-bidaietarako jarduerak antolatu izan dira asteburu hauetan.

Aurten programatuta dauden ekintzen artean, aipatzekoak dira, besteak beste, urtarrilaren 30ean izango den Novato eta Mad Musselen kontzertua (dohainik) eta Seiren taldearen disko berriaren aurkezpena apirilaren 24an (dohainik hau ere).
Gazte Diskotekak ere bere tokia izango du, 11 urtetik gorakoei musika, DJak, dantza-pista eta alkoholik gabeko edariak eskainiz.

VK Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button