MUSIKA

Pantxoak “Anaitasunean” izenburuko lan berria argitaratu du

Pantxo Carrere (Azkain, 1948) erreferentzia da euskal kantugintzan, batez ere 1970eko hamarkadan, Peio Ospitalekin batera egindako ibilbidea tarteko. Elkar argitaletxearen arabera, “Iparraldeko herri kantu melodikoaren ordezkari ukaezin bihurtu da”.

Bada Pantxoak Anaitasunean izenburuko grabazioa plazaratu berri du. “Herria, herritarrak eta kantua” dira disko berri honetako giltzarriak.

Diskoak doinu “gozo eta zotilak” gordetzen ditu, gozotasun horretan, hain justu, hitzek garrantzia handia dute. Hitzok egiteko, Pantxoak poeten lanetara jo du: Manex Pagola, Daniel Landart, Xalbador, Etxahun Iruri eta Pantxoa bera. “Herri zein herritarren sentimendu zintzoen iraunkortasunari buruz mintzatzen dira”.

Hala, diskoak “hastapen berri bat iragartzen du”. Estudioan Iñaki Dieguez ekoizlearekin aritu da azkaindarra.

Informazio gehiago: elkarargitaletxea.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button