LITERATURA

Aintzane Galardi idazleak “Leiho bat bihotzean” poema-liburua kaleratu du

Balea Zuria argitaletxeak Aintzane Galardi idazlearen Leiho bat bihotzean poema-liburua kaleratu du.

Leiho bat bihotzean bere bosgarren poema-liburua da, eta bertan, irudi eta paisaiekin izandako elkarrizketak, begiradak eta gogoetak biltzen dira. “Poema bakoitzak zubiak eta adarrak eraikitzen ditu beste hainbat sortzaileren poemekin edo margo-lanekin. Askotariko tradizioak eta kultur adierazpenak biltzen ditu bere baitan liburuak, Hadrianoren oroitzapenetatik Arditurrira garamatza, edota Pikogaratetik Hiroshigeren grabatuetara (ekialdeak eta Japoniak pisu handia dute liburuan). Munduari patxadaz eta sentiberatasunez begiratzeko gonbita egiten digu, bestelako zeruak ukitu ahal izateko.”

Aintzane Galardi (Oiartzun, 1969) Euskal Filologian lizentziatua da, eta Kultur Baliabideen Kudeaketan espezializatua. Berako Toki Ona Institutuan dihardu lanean irakasle gisa.
Lau poema-liburu eman ditu argitara orain arte, laurak ere sarituak. Bitan jaso du Felipe Arrese Beitia olerki-saria, eta behin Blas de Otero-Bilbo Uria Nazioarteko Poesia Lehiaketa eta Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia Saria.
Idazle lanaz gain, itzultzaile lanetan ere ibili izan da Aintzane Galardi. Euskarara itzuli ditu, esaterako, Jordi Badiellaren El tea a Merzuga, 2004 (Tea Merzugan, 2017) eta Els trenta-set d’Unefgu, 2007 (Unefguko hogeita hamazazpiak, 2017) poema-liburuxkak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button