
AIKO Taldeak urtea kantuz eta dantzaz agurtzeko jarduera multzo bat antolatu du.
Kulunkaz-Gure lehen pausoak dantzan ekimena Aikoren proiektua da, “helduak txikienen imitazioaren erreferente bihurtzeko. Jolasen eta jolas-ariketen bidez, belaunaldi berriei dantzarako zaletasuna transmititzeko tresnak ematen zaizkie.”
Kulunkaz abenduaren 27an, astelehenean, egingo da Bilboko Campos Antzokian, ordubeteko bi tailerretan. Bi tailerrak Amaia Elosegi dantzariak, dantza irakasle eta pedagogia musikalean adituak, emango ditu, Patxi Laborda dantzari, koreografo eta dantza maisuarekin eta Sabin Bikandi danbolin-jole eta dantza maisuarekin batera.
Horrez gain, AIKO Taldearen Gabonetako ekintzen programazioan beste hiru jarduera izango dira, taldearen youtubeko kanalaren bidez. Hala, abenduaren 26an, igandean, Erromeria birtuala izango da. Abenduaren 28an, asteartean, dibulgazio-jarduerarako txanda izango da, musikari, organo-jotzaile eta Historia Garaikideko doktore eta etnomusikologian aditua den Aingeru Berguicesek emango duen hitzaldiaren bidez.
Eta azkenik, abenduaren 29an, asteazkenean, Dantzan pandero kantuz online tailerra antolatu da.
AIKO Taldeak ditu xehetasun guztiak.



