BESTELAKOAK

“KLOF” fantzineak agur esango du Pablo Und Destruktionen kontzertuarekin

Iñaki Landa diseinatzaile portugaletearrak zuzendutako KLOF fantzineak agur esango du 20. alearen argitalpenarekin  batera. Horretarako, festa ondu du bihar bertan, Bilboko Shake! aretoan, 20:00etatik aurrera.

Festan musika eta artea uztartuko dira. Hala, 20. alea aurkeztu ondoren, Pablo Gallo artista marrazkiak egiten arituko da ordu erdiz. Gero, 20:30etik aurrera, hiru kontzertu izango dira: Los Plomos, Pablo Und Destruktion eta Los Cosméticos.

KLOF gai jakin baten inguruan ardazten den argitalpena da, eta hainbat idazle eta ilustratzailek parte hartu dute. Azken ale honen gaia Munduaren amaiera tituluarekin kaleratu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button