BESTELAKOAK

“Liburu-azalak erakusketa-objektu” tailerra egingo dute Bilbon

Consonni artearen esparrua aritzen den ekoizpen-etxeak Liburu-azalak erakusketa-objektu izenburuko tailerra ondu du Bilbon, hilaren 18an eta 19an, 16:00etatik 20:00etara;

Rosa Llop diseinatzaile eta Elisava-UPV, UOC eta BAU-Uvic zentroetako irakasleak zuzenduko du tailerra, eta  antolatzaileen arabera, “liburu azalen lengoaia, beraien izaera espresiboa eta sortzeko metodologia aztertuko ditugu”.

Tailerraren xedea ondokoa da: “parte-hartzaileei liburu azalen sorkuntzarako beharrezkoak diren tresnak ematea eta lengoaia grafikoaren gaitasun espresiboaren inguruko hausnarketa egitea”.

Doako da,  baina parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik; bihar amaituko da inskribatzeko epea.

Informazio gehiago: consonni.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button