MUSIKA

Peru Galbeteren kontzertua, Gernikako “Kafea eta galletak” saioan

Igandean, hilak 21, Gernikako Astran,eta Gernikako Lekuek jaialdiaren barruan antolatuta, Kafeak eta galletak ekimenaren beste saio bat izango da, 18:00etan hasita.

Bertan, Maria Arnal i Marcel Bagés bikotearen 45 Cerebros y 1 Corazón (2017) diskoaren entzunaldia egingo da, eta Peru Galbetek kontzertua eskainiko du.

Peru Galbete Labiano, 1987an Donostian jaioa. Usurbildarra izatez, Urretxun bizi da gaur egun. Bilbon Argazki zuzendaritza ikasketak burutu ondoren, zinema eta bideogintza lanak musikarekin uztartzen joan da. 2015ean Edinburgoko musika eskolan ikasi eta bere bakarkako proiektuari ekin zion. 2016an kaleratu zuen Peru izena daraman bere lehen diskoa, eta urte bete geroago, egonaldi artistiko bat egitera joan zen Boliviara, Comunidad Inti Wara Yassi animalia basatien aldeko erakundearekin. Bertako basoan sortu eta grabatu zituen 13 kantuk osatzen dute Voces de la Selva proiektu boluntarioa.
Hatxe taldean ere badabil. Hiruko formatuan ematen dituzte kontzertuak oraingoz, Idoia Hernandez piano-jotzailearen piano kantuei jartzen die ahotsa Peruk, Inner Galaktik artista plastikoak zuzenean margotzen duen bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button