
Urriaren 4an, asteazkena, goizeko 09.00etan, 2017ko Ahotsenean izena emateko epea zabalduko da. Aurtengo Azoka bost egunekoa izango da, 6tik 10era.
Beti bezala, honako baldintza biok bete beharko dira parte hartzeko:Euskaraz sortutako lanak izatea, eta 2017an kaleratutakoak izatea.
Lanak zuzenekoen (kontzertua) edo solasaldien (solasa, errezitaldia, performancea, akustikoa…) bidez aurkeztu ahal izango dira.
Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira egin: ahotsenea@durangokoazoka.eus helbidera bidaliko dira ezarritako egun eta ordutik aurrera, ez lehenago. Eskaera egitean ahotsenea.durangokoazoka.eus webgunean eskuragai duzuen fitxa teknikoa beteta atxiki behar duzue.
Eskaera guztiak poliki kudeatuko dituzte (izena ematen duzuen egunean harremanetarako telefonoak piztuta eduki, mesedez).
Harremanetarako: Lutxo Egia, ahotsenea@durangokoazoka.eus 615705852



