BESTELAKOAK

Ahotsaren Nazioarteko Eguna, Guardetxean

Donostian dagoen Guardetxea lokalean Ahotsaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute larunbatean, apirilak 20, Kirkit Ensemble a capella taldearen eskutik.

Talde horrek bere egitaraua aurkezteaz gain, ahotsaren inguruan jarduten duten hainbat artista ere gonbidatuko ditu: Juan Carlos Garaizabal, Arantza Iglesias eta Beñat Achiary.

Horretaz gainera, dokumentalen proiekzioak, inprobisazio saioak, eta disko jartzaileen emanaldiak ere izango dira.

Kirkit Ensemble a capella bost emakumez osaturiko ahots taldea da. Bere emanaldietan euskal folkloreko doinuak berrikusten dituzte konponketa propioetatik abiatura, bai eta Georgia, Finlandia, eta Alemaniako kantu tradizionalak ere. Hori guztia hau pop-rock, soul eta jazz kutsuko abestiekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button