IKUS-ENTZUN

"Màscares" filma proiektatuko du FAS zineklubak

Màscares (Espainia, 2009) filman aktoreek, magoen antzera, ez dituzte trikimailuak ezagutzera ematen. José María Pouk salbuespen bat egin du, Orson Welles interpretatzen duen obra baten prestakuntza prozesua filmatzea onartzean. Ekintza frisoen artean gertatzen da: pertsonaia baten jabe egiten da aktorea eta testu jakin batetik eraikiz doa, ez imitazioagatik, intimitatean baizik, non sormena ateratzen den.

Filma joko ispilua da, zeinen islak euren artean eragiten duten, eta beroni esker hausnarketa sakona egin ahal da, ez bakarrik parte hartzaileei buruz (Pou, aktorea; Riambau, obra zuzendaria eta Orson Welles-en obraren ikerlaria; Welles bera…), baita funtzio eta esanahiei buruz ere.

Gorago aipatu denez, gaurko emanaldian filmaren zuzendariak ere izango dira. Hala, Esteve Riambau ikus-entzunezko komunikazio irakaslea da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Zinemagintzaren Historiari buruzko 30 bat libururen egilea. Orson Welles en el país de Don Quijote eta La passió possible dokumentalen gidoigilekidea. Bartzelonako Escolak Su seguro servidor, Orson Welles obra moldatu eta zuzendu du.

Elisabet Cabeza, berriz, Komunikazio Zientzietan Lizentziatua, Avui egunkarian aritu zen eta gaur egun freelance gisa dihardu. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan irakaskuntza eta zinema uztartu ditu. Màscares metraje luzeko bere bigarren filma da La doble vida del faquir pelikularen atzetik, Esteve Riambaurekin ere idatzi eta zuzendua.

FASek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button