ESZENA

Artziniegan ez da goroldiorik hasiko

Aiaraldea Ekintzen Faktorian Arte Hartze Zikloa antolatu dute, “sormena biluzteko”. Aipaturiko zikloa irailetik azarora arte luzatuko da, eta udazkeneko igande arratsaldeetan izango dira ikusgarriak, guztira sei, hamabost egunetik behin.

“Zuzeneko ikuskizunak eta artistekin solasaldiak. Kulturari eta prozesu kreatiboei eskainitako arnas tarteak. Sormena biluztuz”.

Lehen hitzordua igande honetan, hilak 15, izango da Artziniegan: Piszifaktoria Ideien Laborategiak (Mikel Ayllon, Igor Arzuaga eta Irati Agirreazkuenaga) Goroldiorik ez egingo du. Ekimena ziklorako propio sortu dute.

Goroldiorik ez bizirik dagoen eta tokian tokiko emakumeen historia eta istorioekin osatzen den ibilbide dramatiko bat da. Egileek hala deskribatu dute: “Kultura, historia eta natura uztartzeko asmoarekin proposamen berri bat diseinatu dugu: mendi ibilbide gidatu bat. Irati Agirreazkuenaga EHUko irakaslea eta kultur sortzailearen eskutik Aiaraldeko hainbat emakumeren bizitza pasarteak ezagutuko ditugu, Artziniegako naturgune eta basoetan zehar ibiltzen garen bitartean. (…) Uztailaren 11ean Aiaraldeko komunitatearekin ‘ikuskizunaren sortze prozesu’ lan saioa egin genuen, eta hortik atera genuen informaziorekin zein egindako beste ikerketekin, ibilbide poetiko fikzionatu bat sortu dugu piszifaktoriako ideien kide guztiak parte-hartuta prozesuan.”

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak ditu xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button