
Asteburu honetan, Aguraingo Udalak eta XabiGune Kultur Elkarteak antolatuta, JazzHerrian jaialdia abiatuko da Agurainen.
Resaca Jackson taldeak JazzHerrian Festibalaren ateak zabalduko ditu uztailaren 10ean, 19:30ean egingo duen kontzertuarekin.
Horren ostean, Donostiako Arima Soul 4tet arituko da uztailaren 11n, eguerdiko 13:30ean.
Datorren astean, uztailaren 16an, 19:30ean, Itziar Yagüe (Gasteiz) musikariak kontzertua eskainiko du. Eta aste horretan ere, uztailaren 18an, 13:30ean, Sheilah Cuffy musikariaren txanda izango da.
Azken astean ere bi kontzertu programatu dira: uztailaren 23an, 19:30ean, Magufada Banda igoko da oholtzara, eta 24an, ordu berean, Donostiako Howdy Bluegrass taldea arituko da.
Datu gehiago hemen topa dezakezue.



