ARTEA

Ageda Simó artistak “Espazio Ziurgabea” erakusketa abiatu du

Errealitate birtualeko instalazio interaktibo bat da Ágeda Simó artistak Espazio Ziurgabea  proposamen artistikoaren oinarria. Basauriko Ariz Dorretxean izango da ikusgai otsailaren 7ra bitartean.

Instalazioak espazio fisiko eta birtualaren intersekzioaren bidez errealitateari buruz dugun pertzepzioa kolokan jartzen du. “Ikus-entzunezko paisaia karstikoa da, eta aztertzen du fisikoki ezinezkoa baina itxuraz benetakoa eta erreala dirudien espazio batean presente egoteak eragiten digun ziurgabetasuna”.

Errealitate birtualeko teknikak baliatu ditu artistak ingurune karstiko baten formak sortzeko. “Biotopo horietan, lur azpiko baso misteriotsuak eta denborak zizelkatutako espeleotema bitxiak daude. Sortutako ingurune horretako azaleren dimentsioak (hasieran, haien itzalak baino ez ditugu hautemango) pitzadura eta zuloen bidez uztartzen dira, eta espazio-anbiguetateak eta askotariko dimentsioak islatzen dituzte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button